Dantzaren Nazioarteko Eguna

Apirilaren 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Udalak eta Eibarko akademiek eta dantza eskolek jardunaldi batean parte hartuko dute apirilaren 28an, erakustaldi eta bestelako jardueren bitartez egunero egiten duten lanaren berri emateko.

Horrela, eskolek eta akademiek eskaintzen dituzten estiloen aberastasuna eta aniztasuna ikusi ahal izango dugu, eta egiten dituzten prestakuntza-, sorkuntza-, interpretazio-, sustapen- eta ekintzailetza-lanei balioa eman.

Dantza-saioek musikaz eta dantzaz jantziko dute hiria, adin guztietako ikasleek parte hartzen duten koreografiekin.

Jaia amaitzeko erromeria izango da MUGI PANDEROA taldearekin.

17:30     Untzaga Plaza – Ego gain - Torrekuako parkea - Urkizuko parkea - Errebal Plazia.

Dantzaldia  BIRAKA DANTZA TALDEA - BALLET EIBARRÉS - KAXA - OS GALAICOS CASA AS BURGAS - NELE DANTZA - KEZKA DANTZA TALDEA – ACADEMIA EVA – UNTZAGA JUBILATUEN ETXEA taldeen eskutik.

20:30  Erromeria UNTZAGA PLAZAn,  MUGI PANDEROA taldearen eskutik

Zer
Noiz 2023/04/28
17:30 - 22:00
Non *
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal