Eibarko Udala
2015/12/12 17:00-18:30
Familiarra   Musika   Umeak

Mursego umeentzat

COLISEO Antzokia

 

“Ni Mursego naiz, Maite Arroitajauregi (Eibar, 1977), biolontxelon lizentziatua, Gasteizko Goi Mailako Musika Eskolan. Betidanik gustatu izan zait musika sortzea, baina partituretatik aparte, nire barne-baitan dagoenari kanporako bideak irekiz. Luze daramat beste talde askorekin kolaboratzen, disko zein zuzeneko emanaldietan: Gora Japon, Napoka iria, Kokein, Miztura, Lisabö, Kashbad, Anari, Manett... Bakarlari gisa hasi nintzen arte, 2009an. Loop pedala daukat lagun, eta hari geruzak gehitzen dizkiot, armonia ezberdinak sortu ahal izateko. Horretarako, ahotsaz baliatzen naiz, edo casio teklatua, oukalele, autoarpa edo marakak, besteak beste, erabiltzen ditut. Dantzarako, ikus-entzunezko lanetarako eta filma laburretarako musika konposatzen dut.”

 

Sarrera: 5 €