Munduari itzulia 80 egunetan

GLU-GLU

Glu Glu konpainiak familia osoarentzako antzerki-lan berria aurkezten du, abenturaz eta bizikidetzaz betetako istorioa da, Julio Verneren Munduari itzulia 80 egunetan obran oinarrituta, era komiko eta musikalean antzeztua. Phileas Fogg-en eta haren morroi Passepartout-en gorabeherak kontatzen dituen liburu ospetsuaren egokitzapen honetan, gure herritik atera gabe mundu osoko jendearekin bizi gaitezkeela frogatu nahi da, bai eskolan, bai gure kale, auzo eta parkeetan.

Ekoizpen berri honetarako, obran murgiltzeko esperientzia bat planteatu da soinu inguratzaileari esker.

Zuzendaritza: Ugaitz Alegria.
Antzezleak: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Leire Ormazabal.

Iraupena: 59´

Sarrera:   5 €  

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

 

Zer
Noiz 2022/12/27
17:00 - 18:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal