Moor Krad

ERTZA

Moor Krad ikuskizunak argitara atera nahi du guk guztiok gordetzen dugun itzal hori.

Moor Kraden ez da gezurrik, ez moral bikoitzik, ez eta bizitza paralelorik… Hemen dena argitara ateratzen da. Ikusten duzun zerbait ez bada zure gustukoa, hobe ez begiratzea; eta oraindik ere ezegonkortasuna sortzen badu zugan, agian bizkar gainean daramazun zaku horretan bilatu beharko zenituzke arrazoiak. Puru jaiotzen bagara ere, gure izaerako ze alderdi botako ditugun zakura erabakitzen pasatzen dugu gure haurtzaroa eta gaztaroaren parte handi bat; eta gainontzekoa, berriz, zaku hori nola hustu asmatu ezinik.

Zuzendaritza: Asier Zabaleta.

Antzezleak: Valerio Di Giovanni, Rafke Van Houplines, Pilar Andrés, Denis Martinez, Thiago Luiz Almeida.

Abeslaria: Iosu Yeregui.

Sarrera: 10 / 7 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

Zer
Noiz 2023/12/01
19:00 - 20:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal