Mikel Gaztelurrutia

Nafarroako Goi mailako Kontserbatorioko piano jazzeko irakaslea da Mikel Gaztelurrutia (Eibar, 1970). Walk” bere bigarren diskoan jazzaren hasiera aldarrikatzen du. “Walk”-en era askotako erritmoak batzen ditu:afro erritmoak, guaracha, mamboa, reggae-a, bossa-nova edo-ta funk-a. Gaztelurrutiak bere lanak Toño de Miguel (kontrabaxua) eta Michael Oliverarekin (batería eta kongak) batera interpretatzenditu.

Diskoan pianoan bakarka jotzen duen konposizio berezi bat dago, abesti intimista. Gaztelurrutiak esaten duenez, hilik dagoen bere lagun bati eskainita dago, Javier Gorosabel astrofisiko eibartarrari, hain zuen ere. “Walk” pilareetan oinarrituta dago. Alde batetik, abesti guztiak originalak dira. Bestetik, afro-kubatar musikaren errimoak erabiltzen ditu, eta, azkenik, hirukoteak lan bateratua egin du moldaketekin, modu horretan ageriko nortasun erritmikoa eskainiz.

Mikel Gaztelurrutia pianoan, musika lenguaian eta pedagogian lizentziatuta dago. Jazz-a ikasi zuen Iñaki Salvador eta Joan Diazekin Bartzelonan, eta, geroago, Bruno Louisekin (Italia) eta Charles Loosekin Montpellieren (Francia). Bere lehen pausua Mikel Gaztelurrutia Trío-rekin eman zuen, kontrabaxua, pianoa eta bateriarekin osatutako taldea. Horretaz gain, bi pianotara hasi zen kontzertuak eskaintzen Joan Diaz bartzelonarrarekin.

Bere lan biak, “The new voices ensemble” eta “Walk” Donostiako Jazz Jaialdiaren egitarau ofizialean aukeratuak izan dira.

Zer
Noiz 2018/10/05
20:30 - 22:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal