Mestiza

Mestiza ikuskizun liluragarriak bi ardatz nagusi ditu, Ron Lalá konpainiako Yayo Cáceres eta Álvaro Tatoren zuzendaritza indartsua eta espainiar antzerkigintzako antzezlerik handienetakoa den (Antzezle Batasunaren hiru Sari eta Max Saria En casa, en Kabul lanarengatik) Gloria Muñoz-en interpretazio miresgarria.
Umore azkar, hitz joko, anakronismo eta esku-hartze musikalez baliatuz, antzezlanak bi pertsonaien arteko elkartzea garatzen du: Francisca Pizarro Yupanqui adinduna, estremadurar eta inka odola duen lehen mestizoa espainiar lurra zapaltzen eta honen bizitzan oinarritutako komedia idaztea nahi duen Tirso de Molina idazle gaztea.
1598. urtean Franciscak urtebete darama bere lorategian erretiratua eta idazlearekin izango duen elkarrizketa munduaren bi ikuspegi desberdinen arteko alderatzea izango da.

 

Emilia Yagüe Producciones

ANTZEZLEAK: Gloria Muñoz, Julian Ortega / Diego Klein
MUSIKARIA: Manuel Lavandera
KANTARIA: Silvina Tabbush
DRAMATURGIA AHOLKULARIA: Álvaro Tato
JANTZIAK: Tatiana de Sarabia
ESZENOGRAFIA: Carolina González

ARGIZTAPENA: Miguel Ángel Camacho
ZUZENDARIAREN LAGUNTZAILEA: Diego Klein
ZUZENDARITZA: Yayo Cáceres

Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

-Aurre salmenta: astelehena eta ostirala, 17:30etik 19:30era  Coliseo Antzokian eta KUTXABANK bitartez.

-Ohizko salmenta: antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordu erdi lehenago.

Zer
Noiz 2019/03/19
20:30 - 21:50
Non HEZKUNTZA ESPARRUA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal