Meeting point

Ertza Dantza konpainia

2018ko Kaleko-Dantzaren Max Saria

 Kale-ikuskizun onenaren saria jaso zuen Ertza konpainiak “Meeting point” bere lana aurkeztuko du Eibarren. Asier Zabaleta koreografoak 15 minutuko pieza zuzentzen du Brasilen jaio eta ume zirela Euskadira etorri ziren Thiago Luiz Almeida eta Henrique de Souza dantzariekin. Henrique de Souza Eibarren hasi zen kaleko dantza eta break dance praktikatzen.

Herrialde berean baina bata bestearengatik oso urruti dauden hirietan sortutako gazte bi horiek 8.000 kilometroko putzua gurutzatu behar izan dute eta hainbat urte pasatzen laga planetaren beste ertzean elkar aurkitu, ezagutu eta batzen dituen guztiaren jabe egin arte. Dantzarekiko grinak agintzen duen toki hori aurkitzeko, eta breakdancea eta hip-hoparen lengoaien gurutzatzetik dantza garaikidetik datorren hirugarren baten begiradak sortutako zeozer berria lortzeko.

'Meeting point'-ek jendea elkartzen den tokiei buruz dihardu,  horretarako gurutzatu behar diren putzuei buruz eta itxaron behar den denboraz.

Zer
Noiz 2018/09/29
19:00 - 19:15
Non UNTZAGA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal