Martinaren parke fantastikoa

Mota guztietako ikusleentzat pentsatua dagoen Producciones Maestras konpainiaren ikuskizun honetan hainbat gai jorratzen dira, besteak beste genero rolen banaketa haurtzaroan, norbera eta besteak onartzea, enpatia eta elkartasuna. Muntaia dinamikoa eta dibertigarria, hizkera ludiko eta motibatzailearekin. Aktore lan, musika, hitz, irudi eta eszenografia zoragarri batek osatzen dute imajinario unibertsal bezain pertsonala: haurtzaroa.
Hona hemen argumentua: Martina arratsaldero parkera irteten da jolastera. Bere parkea hoberena da, ez bakarrik munduko hoberena, baizik eta unibertso osokoa! Han, bere lagunekin jolasean aritzen da, usoekin, kamioiekin, jolasaren beldur diren helduekin,… Han mundu berriak aurkitzen ditu, ikasten du zer nahi duen esan ausarta izatea, eta ezagutzen du ere zer den beldurra sentitzea. Konturatzen da ere imajinazioak ez duela mugarik.

 

Producciones Maestras

DRAMAGINTZA: Ana Maestrojuán.

ANTZEZLEAK: Iratxe García Uriz, Oier Zúñiga, Txori García Uriz.

MUSIKA: Gorka Pastor.

ARGIZTAPENA ETA ESZENOGRAFIA: Koldo Tainta.

JANTZIAK: Edurne Ibáñez.

ZUZENDARITZA: Ana Maestrojuán.

 

Iraupena: 55 min.

Euskaraz.

5 urtetik aurrera.

Sarrera: 5 €    

-Aurre salmenta: astelehena eta ostirala, 17:30etik 19:30era  Coliseo Antzokian eta KUTXABANK bitartez.

-Ohizko salmenta: antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordu erdi lehenago.

 

Zer
Noiz 2019/03/30
17:00 - 17:55
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal