- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/martin-zalakain
- Martin Zalakain
- 2018-05-19T19:00:00+02:00
- 2018-05-19T20:30:00+02:00
Martin Zalakain
COLISEO ANTZOKIA
ARTEDRAMA - ARGIA
Martin Zalakain, Juan A. Urbeltz-en sorkuntza da, Ander Lipus-en dramaturgia eta Harkaitz Cano-ren gidoia dituena. Argia dantzari taldea eta Artedramak ekoiztua, Mikel Urbeltz eta Marian Arregiren musika
zuzendaritzarekin 100 artistaren lanaren bidez Pio Barojaren Martin Zalakain abenturazalea eleberria dantza ikuskizun bihurtu duena dantza, musika, antzerkia, kantua eta literatura uztartuz.
Ohikoa duen moduan, Euskal Herri osoko dantzariak eta musikariak bildu ditu Argiak ikuskizun honetan: Argia (Donostia), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Biarritz), Elai-Alai (Portugalete), Arkaitz (Añorga), Astigar (Astigarraga) Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar) eta Gure-kai (Deba) taldeetako dantzariak, eta besteak beste Argia, Duguna, Ezpelur eta Plectro taldeetako musikariak hain zuzen ere.
2 saio: 19:00 (sarrerak agortuta) eta 22:00
Sarrera: 15 € - 10,5 € COLISEOAREN LAGUNA
* Sarreren aurre salmenta martxoaren 12tik aurrera, 17:30ean.