Eibarko Udala
2016/11/04 20:30-22:00
Antzerkia

Mármol

COLISEO Antzokia

El Vodevil

Autorea: Marina Carr.

Zuzendaritza: Antonio C. Guijosa.

Antzezleak: Elena González, Susana Hernández, Pepe Viyuela, José Luis Alcobendas.

Sarrera: 18 €   

http://www.elvodevil.com

 

Art eta Ben-ek arrakastadun arketipoa irudikatzen dute. Bizi guztiko lagunak, sona handiko profesionalak, biak ezkondurik daude, seme-alabak dituzte, egoera ekonomiko egonkorra… Azken batean, bi-zimodu betea eta pozgarria dutela esan daiteke.  Baina egun batean Art-ek aitortza bat egiten dio Ben-i, tonu barregarri batean: marmolez jositako gela batean Ben beraren emaztearekin , Catheriene, oheratu dela amets egin du. Gau horretan bertan, Ben zur eta lur geratuko da emazteak bere lagunarekin amets berbera izan duela ohartzen denean.  Asteak pasa ahala Ben eta Art-en emaztearen desesperazioa erabatekoa izango da, Art eta Catheriene-ek partekatutako ametsak izaten jarraituko baitute.

 

MARMOL komedia mingotsa da, gaur eguneko tragedia bat. Bertako lau heroiek patu saihetsezin batekin topo egiten dute: ezinezkoa zaie ihes egitea, eta amets batek amesgaizto bihur dezake bizitza.

MARMOL obran, Marina Carr-ek edozein preziotan libre izateko desioaren eta gure konpromisoek duten balioaren arteko debatea aurkezten du.

Funtzioan, ametsa eta errealitatea gure bizitzan derrigorrez bizi behar ditugun bi muturrak bihurtzen dira.