Marea baja

Bi gizabanako, eurek eraikitako mundu batean isolatutako bi gizabanako, irteera baten bila dabiltza. Gogo handirik gabe ari dira, funtsean  badakitelako hor ondo daudela. Behintzat, egon badaude: ez da   ahuntzaren gauerdiko eztula. Batak bestea dauka eta elkar zaintzeko beharra sumatzen dute. Heroiaren irudia errealitate sendoago baterako atetzat hartzen dute. Baina seguruenik ate hori giltzaz itxita egongo da.

Marea baja antzezlanak marea bizietarako prestaturik dauden pertsona horiek erakusten ditu, gehienetan gizonak, beren etxea defendatzeko edo “gizadiak aurrez aurre dituen arazo handietako edozeinen” alde  borrokatzeko gai direnak. Horrelako pertsonak, ordea, ez dira gai itsasbeherari aurre egiteko, harri zorrotzen mantu bat uzten baitu agerian, lotsagabeki erakusten baitu itsas hondoan ur azpian utzitako zabor guztia,
ikaran jartzen baitu mendeetan, hurrengo glaziazioaren zain, ezkutuan izandako gure emozioen geologia.

PEZ LIMBO - Araba

Antzezleak:  Javier Barandiarán Melero, Unai López de Armentia.
Zuzendaritza: Espe López.

KOMEDIA / 80 min.

*Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.

Zer
Noiz 2023/03/07
19:00 - 20:30
Non HEZKUNTZA ESPARRUA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal