Maider Cenitagoya Alcelayk bere liburua aurkezten du Eibarko udal liburutegian

Maider Cenitagoya Alcelay (Eibar, 1998) EHUn graduatutako filosofoa da, UNEDeko master ofizialean Filosofia Teorikoan eta Praktikoan espezializatua.

Gaur egun, filosofia gaietan trebatzen jarraitzen du, etorkizun hurbilean irakasle gisa jardun ahal izateko. Bide horretan, eskola partikularrak ematen ditu online, eta bere burua baretzen du, bere hobby handi eta preziatuaz gozatuz, dantzaz alegia.

Bere helburuetako bat ondo irakasten ikastea da eta, batez ere, inoiz ikasteari ez uztea.

Liburuaren sinopsia

Ziur nago zure bizitzan noizbait erabili duzula "enpatia" hitza. Are gehiago, ausartuko nintzateke esatera zure bizitzako uneren batean esaldi hau komentatu (edo entzun) duzula: Zein enpatia gutxi duen jendeak!

Baina, zer da, benetan, enpatia? Eta orokorrean aipatzen dugunean, zergatik erabiltzen dugu haren erabileraren falta adierazteko? Enpatikoak izan gaitezke pertsona guztiekin?

Erantzunak bilatzeko, nirekin bidaiatzera gonbidatzen zaitut, lehenik enpatia zertan datzan konprenitzeko, eta, ondoren, saiatzeko ulertzen zergatik garen enpatikoak batzuetan eta beste batzuetan ez, eta posible ote den enpatikoak izatea ez bakarrik axola zaizkigun pertsonekin, baizik eta haratago joanda ere. Enpatia hitza hainbestetan erabiltzeak esan nahi du praktikan jartzeko beharra dagoela, eta bide horretan, nola egin aztertuko dugu.

Zer
Noiz 2023/02/05
18:00 - 19:00
Non Portalea. Areto Nagusia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal