Lurra, ura eta airea harmonian

EQUIPO SAISA

Satur Peñak eta Isabel Aliagak osatutako Saisa Taldea tandemak bere lan grafikoa aurkezten du Eibarren. Martxoan Covid-19a agertu zela eta bertan behera utzi zen erakusketarekin PORTALEko Erakusketa Aretoa berriro irekiko da.

Biak  Arte Ederretan lizentziatuak dira Leioako EHU-n. Peñak, gainera, “San Andrés deEibar” San Andres parrokiko erretaulari buruzko liburuaren egilea da. Grabatu-erakusketa asko egin dituzte eta, diotenez, “guretzat, erakusketa berri bakoitza erronka bat da; horregatik bakandu nahi izaten ditugu, erakusteko lan berri batzuk egiteko denbora hartzeko.  Gure proiektuak ez dira ezerezetik sortutakoak; guk aurretik izandako esperientzien batuketa dira, jasotako begirada, sentimendu, kontzeptu eta mezuekin batera, grafia, zeinu, forma eta adierazpen plastikoetan azaleratzen direnak eta teknika baliatuz lanetan erakusten direnak. Lurra, ura eta airea, harmonian, eta hitz, soinu, irudi eta kolore bidezko herrien arteko komunikazioa elkarlotzen dira eta parte hartzen dute erakusketan aurkezten ditugun lanetan”.

CURRICULUMA

 

*Ekainaren 1etik 19ra

astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era

Zer
Noiz 2020/06/01 18:30
2020/06/19 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal