Ludo Circus Show

Feria de Teatro para niñas y niños de Gijón 2018ko edizioan Ikuskizun Hoberenaren saria eta Premio Lorca de Teatro Andaluz 2017ko edizioan Zirko Ikuskizun Hoberenaren saria jasotako Ludo Circus Show ikuskizuna muntaia harrigarria eta dibertigarria da, oholtzara eramaten duelarik guztiok barruan daramagun umea, arratsaldero bere lagunekin biltzen zena jolas, korrika eta jauzi egitera eta haserretuz gero, haserreak ez liokeenari jolas bat baino gehiago iraungo.

Agian jolas giro hori da zirkoaren oinarria eta muina: jolas “seriotasun” osoz egitea, espiritu hori dagoelarik zirkoa, antzerkia, dantza eta clown generoak biltzen dituen emanaldi honetako akrobazia eta malabar bakoitzean. Arlo desberdinetako zazpi artistek ematen diote izaera, ia testurik ez, baina umorea eta trebezia ugari duen ikuskizun honi. Mota guztietako ikusleentzat gomendatua.

LUDO CIRCUS - Sevilla

ANTZEZLEAK: Darío Dumont, Greta García Jonsson, Claudia Ortiz y Carmine Piccolo y Francisco Caravaca (Tresperté), Manuel Zamora "Manolo Carambolas", Antonio J. Gómez "El Gran Dimitri".

MUSIKA: Morten Jespersen.

KOREOGRAFIA: Greta García Jonsson.

ESZENATOKIA ETA JANTZIAK: Carlos Monzón. 

ARGIZTAPENA: Carlos Álvarez-Ossorio.

ZUZENDARITZA: Antonio J. Gómez “El Gran Dimitri”.

Iraupena: 60 min.

4 urtetik gorakoentzat.

Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA     

-Aurre salmenta: astelehena eta ostirala, 17:30etik 19:30era  Coliseo Antzokian eta KUTXABANK bitartez.

-Ohizko salmenta: antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordu erdi lehenago.

Zer
Noiz 2019/03/22
20:30 - 21:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal