Los secuestradores del lago Chiemsee

BARCO PIRATA PRODUCCIONES / TEATROS DEL CANAL/ ROKAMBOLESCAS - Madrid

Alberto Iglesias Los Sekuestradores obraren testua idazten hasi zen egunkarian albiste bat irakurri ondoren: “Alemaniako lau jubilaturentzako espetxea, bere aholkulari fiskala bahitzeagatik”. Espainian bizi izan den atzeraldi ekonomikoaren gaiari distantziatik eta umoretik heltzeko aitzakia ezin hobea aurkitu zuen egileak albiste honetan. Mario Gasek zuzentzen du lan hau, eta interprete handiak dira Vicky Peña, Gloria Muñoz, Juan Calot, Manuel Galiana, Helio Pedregal eta Alberto Iglesias.

Aurreztutako guztia inbertitu egin zen eta inbertitutako guztia merkatuko  zabortegian galdu zen. Haien ametsak pikutara bidali dituzte. Merkatuaren krisian babestutako lapurreta egin diete. Salatu egiten dute. Justiziak bizkarra ematen die. Bere aholkulari fiskalak ez du ulertzen. Baina haiek ez daude besoak gurutzatuta geratzeko prest. Bahiketa bat prestatzen dute. Beraiena dena berreskuratu nahi dute. Afizionatu hutsak dira. Baina badakite tortura argudio indartsua dela. Eta indarkeriak historian zehar funtzionatu duela. Denbora eta plan bat dute galdutakoa berreskuratzeko. Zopa beroa dute eta zuloa prest.

•ANTZEZLEAK: Vicky Peña, Gloria Muñoz, Juan Calot, Manuel Galiana, Helio Pedregal, Alberto Iglesias.
•ZUZENDARITZA: Mario Gas.

Sarrera: 15 € /  10,5 € COLISEOAREN LAGUNA   

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

Zer
Noiz 2022/03/28
19:00 - 20:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal