Los hijos

PRODUCCIONES TEATRALES CONTEMPORÁNEAS - Madrid

Los hijos antzezlanak amaitzear den iraganetik iritsi zaigun etorkizuna ekarriko digu gogora. Lan-ibilbide osoan elkarrekin jardun zuten hiru lagunen harreman amultsuaren iraganetik hasita, bidea urratzen ari diren belaunaldiko milioika pertsona ezezagunen etorkizunera arte.

Eta batzuen iraganaren eta besteen etorkizunaren artean, planetaren oraina dago denen arteko lotura gisa. Hazelek eta Robinek urteak daramatzate ezkonduta eta duela gutxi hartu dute erretiroa. Herri txiki baten inguruan bizi dira landetxe batean.

Fisikari lanetan ibili ziren zentraleko muga nuklearraren justu ertzean dago landetxea. Etorkizunik gabeko herri bat da. Baina haien iraganak hor dirau. Eszenatokiko hiru aktore handik antzezten dute dramatikoa bezain itxaropentsua den antzezlan hau: Elena Iruretak, Susi  Sánchezek eta Joaquín Climentek.

• ANTZEZLEAK: Elena Irureta, Susi Sánchez, Joaquín Climent.
• EGOKITZAPENA ETA ZUZENDARITZA: David Serrano
• IRAUPENA: 100 min.
• ADIN GUZTIENTZAT.

• SARRERA: 15€  10,50€

-Coliseo Antzokia 

-kutxabank

Zer
Noiz 2021/02/26
19:00 - 20:40
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal