- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/lorez-lore
- Lorez lore
- 2017-10-21T17:00:00+02:00
- 2017-10-21T18:30:00+02:00
Lorez lore
COLISEO Antzokia
Cía Danza Fernando Hurtado
Dantza txikienei gerturatzeko lehentasuna duen ikuskizuna da Lorez lore, kasu honetan 3 eta 6 urte bitarteko haurrak; honekin “etorkizuneko ikusleak” bilatzen dira, baina ez soilik arte eszeniko honi dagozkionak, kulturaren ikusleak baizik.
Ikuskizun hau familia guztiarentzako da, irudimena hegan jartzea ahalbidetzen du eta bidaiako ingurune desberdinez gozarazten aukera eskaintzen du, urteko urtaro aldaketek sortzen dituzten estimuluetara gerturatu bitartean. Urte oso bat bizi denbora espazio tarte labur batean.
Ikuskizunak haurrak estimulatzen ditu arte eta kultura ikusle gisa izan beharko lituzketen zentzumen ezberdinen bidez. Ikasketa honetan aurrera egi-teko ezinbesteko tresnak eskaintzen ditu modu ludikoan (gozatuz eta sentsazioekin jolastuz).
Jakin-mina eta sormena garatu nahi ditu, eta hau-rren gorputza adierazpena areagotu.
Lorez lore ikuskizunak urteko urtaroen bitartez inguratzen gaituen naturarekiko kontzientzia helaraztea bilatzen du; egunerokoan aurkitu ditzakegun paisaietatik abiatuta hauek osatzen dituzten zertzeladetaraino. Urtaro hauek bizitzatik eta historiatik nabigarazi gaitzakete; egunerokoaren magiarekin sentsazioz, sorpresaz eta emozioz josirik.
Zuzendaritza: Inma Montalvo
Antzezleak: Inma Montalvo, Abraham Muñoz.
Sarrera: 5 €