Loreto Imaz
San Andres parrokiak organo kontzertua hartuko du Loreto Imazen eskutik. 1956an Donostian jaioa, Loreto Fdez. Imaz organista eta klabezinistak 7 urterekin hasi zituen bere musika-ikasketak eta, ordutik, disziplina berarekin jarraitzen ditu ikasketok. Lanbidean 30 urtetik gora eman eta gero (grabatzen, kontzertuak eskaintzen eta irakasten) bere esker ona erakutsi nahi die bidean izandako maisuei eta jarraitzaile guztiei eurekin bizi izandako bizipen eta ikasketa aberatsengatik.