- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/loreen-hizkuntza-la-mapatxa
- Loreen hizkuntza - La Mapatxa
- 2025-03-01T19:00:00+01:00
- 2025-03-01T23:59:59+01:00
2025/03/01 19:00
Loreen hizkuntza - La Mapatxa
UNI-EIBAR ANTZOKIA
Lorcaren Doña Rosita la soltera o el lenguaje de las flores obran ageri den itxaropenen gaia abiapuntu hartuta, XXI. mendeko maitasun-harremanak jorratzen ditu antzezlan honek, eta nola aldatu den ligatzeko prozesua azken urteotan. Zenbait egoeraren bidez, gogoeta egiten du gai horietaz, betiere
umorearen ikuspegitik.
Zortzi lorez edo koadro dramatikoz osatutako komedia da, bi hizkuntzatan (gaztelaniaz eta euskaraz) jokatua eta Ibon Belandiak konposatu eta interpretatutako zuzeneko musikaz lagundua, non ahozko tradizioko herri-kantak musika elektroniko bihurtuta berreskuratzen diren. Kantu horiek guztiek osagai bera dute: loreak norbait konkistatzeko estrategia gisa erabiltzea.
19:00 90 min.