Liburuaren nazioarteko eguna. Mursego: "Biblioteken lana"

Liburuaren nazioarteko eguna ospatzeko saio berezi hau eskainiko du Liburutegiak, Maite Arroitajauregi, Mursegoren eskutik.

Eibarren ez dago Maite aurkezteko behar handirik, baina lerro hauek dedikatuko dizkiogu, badaezpada.

Hainbat talde eta bakarlarirekin musikari aritu ondoren (Anari, Lisabö, Xabier Montoia, Ama Say...) 2009an bakarkako lehenengo diskoa kaleratu zuen. Bere diskoetan ahotsa, txeloa, pianoa, ukelelea, autoharpa, xilofonoa, stylophonea, melodika, txirula, kalimba, erreklamuak eta perkusio txikia jotzen ditu; horrek guztiak erakusten du musikari oso-osoa dela.

Filmetarako soinu-bandak ere egiten ditu. Ospetsuena “Akelarre” filmerako soinu banda izan zen. Beste talde eta abeslari hauekin ere kolaboratzen du: Txemak talde donostiarra, Harkaitz Cano idazlea (Porto proiektua), Anari eta Iban Urizar Amorante.

2017ko proiektua %100 Oion da, Ibon Rodriguezek ekoitzia. Oiondar askok parte hartu du, hala nola emakume musulmanak, jatorri musulmana duten haurrak, herriko abesbatza, musika eskolako irakasle eta ikasleak, bertsolariak, gazte asanblada, eta Eh, Mertxe! rock taldea.

2021ean musika onenaren Goya saria irabazi zuen Arantzazu Callejarekin batera “Akelarre” filmean egindako lanagatik.

Gure artean “Biblioteken lana” deitu diogu oraingoan ekartzen digun lan honi. Eta horren arrazoia garbi geldituko zaio Maite entzutera bertaratzen denari.

Zer da zuentzat liburutegi bat?

Gurarien eta irriken artxibategia, begi eta begiraden bankua, Arimaren ospitalea...

Arimarentzat tiritak dira liburuak. Liburutegiak, hain dira garrantzitsuak, edonon egon behar luketela, farmaziak bezala.(G.Fuertes)

Hezkuntza unibertsalera bideratutako liburutegia, gure ejerzitoak baino indartsuagoa da. (J.de San Martin)

Biblioteka publikoak arpilatu eta hondoratutako altxorrez beteta aurkitzen ditut (V.Woolf)

Zalantzarik izanez gero, zoaz liburutegira.(K.Rowling)

Mursegoren saio berezia H.Cano, K.Agirre, I. Borda, M.Amuriza, K. Izagirre, B. Sarasola, M. Mariskal, G.Fuertes, B.Etxepare eta R. Calassoren testuekin.

Zer
Noiz 2023/04/23
18:00 - 19:00
Non Juan San Martin Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal