Liburu-aurkezpena. Renta básica: una herramienta de futuro

Julen Bollain, Unibertsitateko irakaslea eta oinarrizko errentan espezializatutako ikertzailea, dibulgazio ekonomikoaren bidez publikoarekin lotura handia lortu duen ekonomista gaztea da. Aurten Garapenari buruzko Ikasketetan doktoretza tesia aurkeztuko du.

Azken hamarkadetako erabaki politikoetan nagusi izan den inertziatik eta kontserbadurismotik urrun dauden ideia freskoak emateko gai izan da, guztientzat erraza eta eskuragarria den hizkera erabilita.

Urte askoan ikasten aritu ondoren (Bilbo, Oxford eta Brusela), artikulu ugari eta beste egile batzuekin batera egindako hainbat liburu argitaratu eta gero, bakarkako bere lehen liburua argitaratu du.

Obra honetan, zeinetan etorkizunerako leihoak irekitzen diren, XXI. mendean sortuko zaizkigun erronka handiei aurre egiteko irtenbide posibleak eskaintzen ditu.

Liburua

Hurrengo hamarkadan, aldaketak izango dira eta orain arte ezagutu ez ditugun egoerei aurre egin beharko diegu, eta, gainera, herentzia negargarri batekin: kalte ekonomikoak, ingurumenekoak eta 2008ko krisiaz geroztik bere baldintza materialen etengabeko okertzea jasan duen gehiengo soziala.

Helburua argia da: gure eredu ekonomikoa eta soziala birpentsatzea eta modernizatzea. Horretarako, begirada inpaktu globaleko egitura-aldaketetara bideratuko duten konponbideak bilatu behar ditugu. Bada garaia azken hamarkadetako erabaki politikoetan nagusi izan diren inertzia eta kontserbadurismoa gainetik kentzeko, eta aurrerapen ekonomiko eta sozialerako bidea irekiko diguten ideia freskoen aldeko apustua egiteko.

Orainari, eta batez ere etorkizunari, ezin zaio aurre egin iraganeko politika zahar berberekin. Eta egoera horretan, hain zuzen ere, oinarrizko errenta da XXI. mendean aurrez aurre izango ditugun erronka handiei irtenbideak emateko neurri gauzagarrietako bat.

Zer
Noiz 2021/12/02
19:00 - 20:00
Non Portalea. Areto Nagusia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal