- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/lautada-mice
- Lautada - Mice
- 2023-01-20T19:00:00+01:00
- 2023-01-20T20:30:00+01:00
Lautada - Mice
COLISEO ANTZOKIA
Miren Narbaizak MICE izenarekin abiatutako bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split bezalako beste proiektu batzuetan parte hartu ondoren. LAUTADA, haren hirugarren lana, aspalditik bizileku duen Arabako paisaiaz ari da, gure begien aurrean dagoen lautada zabal eta sakonez. Lautada horretara hurbiltzen saiatzen da aurreko lanen ondoren. MICE betikoa da, baina inoiz ez bezalakoa ere bai. 90eko hamarkadako indie-rock kutsuari eusten dio, dotoreziaz, elektronika ukituez, gitarra bortitzez eta grooves sentsualez. Haren ahotsa azken protagonista da, eta altxorrik handiena. Airea, kolorea, argi berriak eta testurak.
Ahotsa: Miren Narbaiza
Bateria: Mikel Santxez
Gitarrak: Ibai Gogortza Joseba Baleztena
Baxua: Iñigo Telletxea
Teklatuak: Aitor Garcia de Vicuña
Sarrera: 10 € / 7 € COLISEOAREN LAGUNA
*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.