Latente

Paula Quintana Danza Cía

Agertoki gaineko antzezleak, Paula Quinatanak, ikusleei galdetzen die ea euren artean Paula Quintana aurkitzen ba ote den galdetzen die, hari emateko pakete bat dauka eta. “Ez dago zuen artean? Gaur ere ez da etorri?”.  Ez da ezer gertatzen, “hemen gelditu behar bada zain, ba listo”, izan ere, “nik beti betetzen dut egin beharreko zereginekin eta hauek behar bezala egiten ditut… jaiki, egin behar dena egin, oheratu… Gozatuz, zentzuz… egun bat, eta bestea… positiboa naiz, konprometitua, lehiakorra, langilea, arduratsua, gizalegetsua, nire amaren alaba, nire aitaren alaba, nire ahizparen ahizpa, begira zein pozik bizi naizen, begira nola egiten dudan barre, begira nolako aurpegia daukadan eta beste hainbat gauza… nik ez dut astronauta izan nahi, ez dut nahi… hori ez da niretzat”. Barrearekin eta gertatzen diren gauza eroekin, gorputzak dantza egiten du agian zerbait ezkutatzen dela erakutsiz.

Egiten ditugun gauzek altxatutako mendi horren azpian… agian ahaztu zaigu, hain zuzen ere, “norberaren ariman dagoen eta denok ezagutu nahi dugun hori”.

 Paula Quintana aktoresaren, dantzariaren eta koreografoaren bigarren ikuskizuna da. Lan honek estatuko panoraman kokatzen du testuaren, dantza garaikidearen, flamenkoaren eta musikaren fusioarekin.

Emanaldiak mugimenduaren edertasuna eta armonia lotzen ditu, argiak eta musikak ironiari eta umore garratza laguntzen diete. Bizitzaren zentzuari, gure errutinari eta gure ametsei egindako dramaturgia orekatu bat.

Zuzendaritza-Antzezlea:  Paula Quintana

 10 € - 7 € COLISEOAREN LAGUNA

www.paulaquintana.com/latente

Zer
Noiz 2017/11/03
20:30 - 21:30
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal