Eibarko Udala
2023/03/10 19:00-20:30
Euskaraz   tragikomedia   Antzerki Jardunaldiak

Lagun beltz asko

COLISEO ANTZOKIA

Komedia beltz bat da, umorez islatzen duena pertsona ezezagunei, migratzaileei, beste erlijio bateko jarraitzaileei, gu baino egoera sozial ahulagoa duten pertsonei edota sexu-joera desberdina dutenei diegun beldurra edo arbuioa. Hitz batez, guztiok isiltzen eta hamaika geruza bitartez estaltzen saiatzen garen beldur hori, izan ere, guztiok ditugu “lagun beltz asko”... Ixtear dagoen taberna batean gertatzen da istorioa. Barruan, tabernako jabea eta haren lagun hoberena azken tragoa hartzen ari dira. Bat-batean, galduta dabilen migratzaile batek atea jotzen du eta mugikorra kargatzen uzteko eskatzen die, Londresen dagoen alabarekin hitz egin ahal izateko. Gaua luzatzen da eta “bertakoek” hain urrunetik datorrenari lagundu egin nahi diote nola edo hala. Baina kanpotarrak, isilpeko sekretuak nahigabean azaleratu dituela eta, ez da bizirik aterako tabernatik.

ADOS TEATROA & BIDEBITARTE KOOP. - Gipuzkoa

Antzezleak: Ramón Ibarra, Asier Hormaza, Asier Sota.
Zuzendaritza: Garbi Losada.

TRAGIKOMEDIA / 90 min.  Euskaraz.

*Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.