Eibarko Udala
2024/03/15 19:00-20:30
tragikomedia   Antzerkia   XLVII ANTZERKI JARDUNALDIAK

La sed del minotauro

TEATRO COLISEO

Khea Ziater / Bizkaia
LA SED DEL MINOTAURO
Jon, Alex Gerediaga

Khea Ziater konpainiaren proposamen berri hau, proiektu hau, beste urrats bat da antzerkiaren eta arte zinematografikoaren arteko harreman-kodeen bilaketan, bai arlo estetikoan, bai arlo narratiboan. La sed del minotauro antiheroiez mintzo da, izaki nahigabetuez eta apur bat desesperatuez, zoriona konkistatzeko borroka galtzeko beldurrari aurre egiten dioten izakiez, gizon eta emakume sendo eta bihotz handikoez. Eta pertsona horiek topo egitean sortzen den indarretik eta argitik hitz egiten du. Elkar gurutzatzen diren istorioen arteko talka eder bat eraiki nahi du obrak, eraldaketa bat: berehalako hondoratzearen eta erreskateko une magikoaren artean.

Hotz egiten duen leku bateko geltokitik gertu dagoen kafetegi-taberna txiki batean gertatuko da dena. Mahai gutxi batzuk; leihoetatik kalea bistan, edo, gutxienez, han dabiltzanen oinak; dauden bezeroentzako adinako barra bat; piano bat eta disko-makina bat… Hondoan, biltegi txiki bat eta komuneko atea. Bezeroak sartu-irtenean dabiltza, maitasunaren bila, eta ia kontuan hartzen ez dituen mundu batetik ihesi. Mundu bidegabea eta arrotza gure pertsonaia maiteentzat. Baina, gaur, egun berezia da. Gauza handiak gertatuko dira.

80 min.
TRAGIKOMEDIA
Antzezleak: Jon Ander Urresti, Ainhoa Artetxe, Leire Ucha, Arrate Etxeberria, Txubio Fdez. de Jaúregui
Zuzendaritza: Alex Gerediaga

Sarrera: 12 € - 8.5 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

+ informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen