La panadera

CENTRO DRAMÁTICO NACIONAL - EL SILENCIO TEATRO - IRIA PRODUCCIONES - Madrid

"La Panadera” antzezlanak Conchak bizi izandako istorioa kontatzen du. Berrogei urteko emakume hau lasai eta zoriontsu bizi da baina, goiz batean, bat-batean, sare sozialetan bera agertzen den bideoa bolo-bolo dabilela jakingo du. Horretan, duela 15 urteko bikote batekin izan zituen sexu-harremanak agertzen dira. Bideoa orain argitaratu da eta kontrolik gabe zabaltzen ari da, izan ere, gizon hori ospetsu bilakatu da Italian telebistako reality saio bati esker. Biluztasunak, amorruak, ezintasunak, lotsak eta minak maite dituen pertsona guztiak zipristinduko dituzte: haren aita; hamaika urteko semea, zeinari gertatutakoa ezkutatzen saiatuko den, baina ordenagailua berak baino askoz hobeto erabiltzen daki; eta senarra, Conchak jasandako mina arintzen saiatuko den arren ezin izango dena gizarteak egindako juzkuaren eraginetik kanpo geratu. Errukirik gabeko mezu zibernetikoak, izenik gabeko profilen atzean ezkutatuta, iritzia eman, barre egin eta gizaki bezala daukagun duintasuna ezabatzen dutenak, iristen dira, eta Conchak borrokatu egin beharko du beldurrak, minak, sinesmenek, ikasitakoak ez diezaioten gain hartu eta senideekin eta ingurukoekin dituen harremanak hauts ez daitezen. “La Panadera” antzezlana gurpil zoro hori geldiarazteko nahia da, bat egitekoa, besarkada bat da, itxaropena.

•IANTZEZLEAK: César Cambeiro, Sandra Ferrús, Kepa Errasti, Elías González, Susana Hernández.

•ZUZENDARITZA: Sandra Ferrús

Sarrera: 12 € /  8,5 € COLISEOAREN LAGUNA   

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

Zer
Noiz 2022/03/14
19:00 - 20:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal