La luz oscura

1987ko martxoaren 24a zen Unibertsitate Laboraleko Aretoko oihala ireki eta Alfonso Sastreren La taberna fantástica antzezlanaren errepresentazioa hasi zenean. Protagonista: Rafael Álvarez “El Brujo”.

Aurretik, zenbakirik gabeko Jardunaldietako batean Pio Barojaren El horroroso crimen de Peñaranda del Campo antzezlanean ikusi genuen. Ordurako itxurak erakusten zituen eta zer nolako itxurak! Ondoren, Eibarren hainbat emanaldi, besteak beste Jardunaldien XV. edizioaren Irekierako Hitzaldia.

Aurten, urteak antzezten daraman La luz oscura antzezlanean ikusteko aukera izango dugu. Naiz eta San Juan de la Cruz-en bizitza jorratzen den ikuskizunean, benetan jorratzen eta eszenan jartzen dena bizitza bere osotasunean da, ikuslea txunditu egiten delarik aktoreak erakusten duen indar, gogo eta gaitasunarekin.

El Brujoren hitzetan: kultura bikaina, sentsibilitate fina eta espiritu librearen konbinazio orekatsua da Juan de la Cruz, munduan zehar aurrera egin zuelarik argi izpiak ilunpea argitzen duen bezala.

PRODUCCIONES EL BRUJO

BERTSIOA, ZUZENDARITZA ETA ANTZEZLEA: Rafael Álvarez, El Brujo
JANTZIAK: Gergonia E. Moustellier
ESZENOGRAFIA: PEB
MUSIKA: Javier Alejano
ARGIZTAPENA: Miguel Ángel Camacho

Sarrera: 15 € - 10,5 € COLISEOAREN LAGUNA

-Aurre salmenta: astelehena eta ostirala, 17:30etik 19:30era  Coliseo Antzokian eta KUTXABANK bitartez.

-Ohizko salmenta: antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordu erdi lehenago.

Zer
Noiz 2019/03/07
20:30 - 22:15
Non HEZKUNTZA ESPARRUA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal