- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/la-guerra-de-nuestros-antepasados
- La guerra de nuestros antepasados
- 2024-02-22T19:00:00+01:00
- 2024-02-22T20:30:00+01:00
La guerra de nuestros antepasados
COLISEO ANTZOKIA
Pentación Espectáculos / Madrid
LA GUERRA DE NUESTROS ANTEPASADOS
Miguel Delibes. Eduardo Galánen bertsioan
Miguel Delibesek 1975ean argitaratutako Las guerras de nuestros antepasados eleberriaren ildo nagusia gerren indarkeriaren aurkako aldarrikapena da. Hasi protagonistaren izenetik —«Pacífico»— eta lanaren amaiera izugarriraino, liburuaren orrialdeetan zehar Valladolideko egileak gerrari uko egin eta bakearen eta indarkeria ezaren alde egiten du, bizitzarako bide gisa.
Eduardo Galánen moldaketa honek agerian jartzen ditu Pacífico Perezen izaera konplexua, boteretsuekiko menpekotasuna eta, azkenik, etsipen ia frantziskotarra, «Abue»-k, «Bisa»-k eta «Padre»-k kontatzen zizkioten gerrei buruzko istorioek sehaskatik bertatik haren oroimenean grabatutako patuaren aurrean. Lanak eleberriaren jatorrizko eskema errespetatzen du, hau da, Pacíficok espetxeko psikiatrarekin izandako zazpi elkarrizketena. Horietan, askatasun osoz eta Gaztelako landaguneko hizkerarik aberatsenarekin hitz egingo du, jatorrizko egileak irizpide oso onarekin erabaki zuen bezala. Carmelo Gómez aktoreak (Leongo herri batekoa jaiotzez) Galánekin lan egin zuen testuaren azken bertsioa «orrazteko».
90 min.
DRAMA
Antzezleak: Carmelo Gómez, Miguel Hermoso
Zuzendaritza: Claudio Tolcachir
Sarrera: 15 € - 10 € COLISEOAREN LAGUNA
*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.
+ informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen