La boda de Betty Blue

 

Testu hau ideia honetatik sortzen da: gauzak ez dira nahitaez izan behar diren bazelakoak. Norberak aldatu ditzake. Batez ere norbera aldatu daiteke (edo agian beharrezkoa litzateke aldaketa hori). Badakigu hiru hankako aulkiak sekula ez daudela kolokan, gure helburua ere hirukoitza da. Neurri gabeko pertsonaia eta argumentuan oinarritutako komedia honen helburu nagusia da ikusleak disfrutatzea. Intrigaren asmoa da ikuslea adi mantentzea. Lehen eszenako lehen minutuan ezagutzen dugun heriotzaren errudunaren aurkikuntzan murgilduta egongo gara antzezlan osoaren zehar. Giza kritikak gure kontzientzia zirikatu nahi du eta, batzuetan garatzen laguntzen dugun eta beste batzuetan pairatzen ditugun hainbat gaitz agerian uzten dira. Egitasmoaren garapenean, Leyre Berrocal eta Justi Larrinagak aurpegia ematen dute, Galder Pérez arduratzen da zuzentzeaz eta Glu-Glu konpainiak egin du ekoizpen orokorra. Beti ez dira behar bezala ahokatzen buru-hausgarriaren pieza guztiak. Uste dugu, oraingoan lortu dugula eta La boda de Betty Blue egitasmoan partaide garenontzat bizigarri handia da Eibarko Antzerki Jardunaldietan estreinatzea. DAVID BARBERO - Autorea.

 

Glu Glu Producciones -BIZKAIA 

Antzezleak: Justi Larrinaga, Leyre Berrocal

Zuzendaritza: Galder Pérez

Iraupena: 80 min.

Prezioa: 12 €

Zer
Noiz 2016/02/19
20:30 - 21:45
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal