- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/kutsidazu-bidea-ixabel-1
- Kutsidazu bidea Ixabel
- 2021-02-13T19:00:00+01:00
- 2021-02-13T20:30:00+01:00
2021/02/13 19:00-20:30
Kutsidazu bidea Ixabel
COLISEO ANTZOKIA
DEMODE PRODUKZIOAK - Gipuzkoa
90 minutuko komedia musikal honetan, Juan Martin donostiar gaztea mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute. Espektakuluan ikusiko dugun bezala, Juan Martinek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoak ditu, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi daki.
Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak «a kuppela» abesten eta behiak dantzan.
• ANTZEZLEAK: Xanti Korkostegi, Maria Redondo, Ainhoa Aierbe, Inazio Tolosa, Karlos Nguema, Iker Huitzi, Joli Pascualena, Santi Romano.
• ZUZENDARITZA: Patxi Barco.
• IRAUPENA: 90 min.
• FAMILIARRA.
• SARRERA: 12€ 8,50€