Koplariak - Korrontzi & Xabier Amuriza

Korrontzik 2020. urte honetan “Koplariak” izeneko disko berria aurkezten digu.  Taldearen hamargarren disko hau Korrontzi eta Xabier Amurizaren (bertsolari, idazle eta ikertzaile) arteko kolaborazioaren fruitua da. Korrontzi, bere ibilbideko hamasei urteetan zehar, mundu zabalean tradizio oso baten erakusleiho bilakatu da, euskara, euskal dantza eta musika, hainbat herrialdetako "World Music" jaialdi garrantzitsuenetan ezagutzera emanez.

Lan honekin erraietara bueltatzen dira, bertan euskal koplagintzari musika herrikoiaren barnean daukan garrantzia eman diote.

Sarrera: 10 € - 7 €  COLISEOAREN LAGUNA

  • Coliseo antzokiko lehiatilan, astelehen eta ostiraletan (17:30 - 19:30) eta  hasi baino ordu erdi lehenago.

SAREA  Euskadiko Antzoki Sarea  -  MUSIKA BULEGOA

Zer
Noiz 2021/01/14
19:00 - 20:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal