- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/kontukantari-2-mendian-ibiltari
- Kontukantari 2 - Mendian ibiltari
- 2019-05-07T15:00:00+02:00
- 2019-05-07T15:50:00+02:00
Kontukantari 2 - Mendian ibiltari
HEZKUNTZA ESPARRUA
LAENANANARANJA
Nanuk lagun berriak egin ditu. Oraingoan mendi tontor gainera igo behar dute, eguzkiak elurtzen du gailurretako elurra, baina aldapeko sagarraren adarraren puntan aurkituko dute loretxo bat eta…TXIST! Baxuago abestu! Haurtxo polita sehaskan dago zapi zuritan txit bero…
2014ko abenduan Leioan estreinatu zen “Kontukantari” eta ordutik hona 1999. urtean sortutako konpainia herriz herri ibili da arrakasta itzelarekin. Orain badatoz berriro antzezlan berriarekin, antzerki kontzertua txotxongiloekin.
Ikuskizunak oroimenean ditugun abestiak biltzen ditu beste erritmo desberdinetara eramanez. Txotxongiloen laguntzarekin, Sandrak eta Botik, betiko abestiak berrikusten dituzte, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikas ditzaten.
Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea.
Abeslaria: Sandra Fdez. Agirre / Aintzane Crujeiras
Musikaria: Roberto Castro “Boti”
Txotxongilo eragileak: Marta Alvarez, Itziar Fragua, Leire Ucha, Jon Koldo Vázquez / Aitor Ormaetxea
Musika: Roberto Castro “Boti”, David Nanclares eta Sandra Fdez. Agirre
Testua: Mikel Pikaza eta Jon Koldo Vázquez.
Zuzendaria: Jon Koldo Vázquez
Iraupena: 50 minutu