Eibarko Udala
2025/11/22 20:30-21:30

KOMEDIA Fest 2025 - Carolina Noriega " Gilipollas por el mundo"

UNI Eibar-Ermua antzokia

Eibarren 2025eko Komedia Fest jaialdiaren barne:

"Gilipollas por el mundo", badago munduan jende zoragarririk? Bai. Astakirten galantak ere badaude. Ni biei buruz ari naiz, baina batik bat, bigarrenei buruz, zeresan handiagoa ematen dute-eta. 

Etor zaitez Carolina Noriegaren umore-show honetaz gozatzera. Noriega  Espainiako bakarrizketari onenetakoa izateaz gain, aktore, gidoilari eta egilea ere bada. Telebistako hainbat saiotan hartu du parte umoregile eta gidoilari gisa, hala nola el Club de la Comedia, Comedy Central, Ilustres Ignorantes edo  El Hormiguero. Madrilgo Gran Viako La Noche de la Risa ziklo arrakastatsuan ere parte hartzen du.