Eibarko Udala
2023/02/11 08:30-21:30
Dantza   Musika   Tradizioak   Aratosteak

Koko-eskea eta koko-dantzak

*

Kezka dantza taldeko Koko-dantzariek eta Kokomarruek aratosteak ospatuko dituzte, karnabalaren eromena eta festa baserrietara eta kalera zabalduz. Koko-eskea eta koko-dantzak izango dira.

  • 8:30 Lehenengo emanaldia Errebalen.
  • 9:00-15:00 Ibilbidea eta dantzak Mandiola eta Gorostako baserrietan.
  • 19:00  Errebalen koko-mokoen elkartzea, koko-dantzak eta kantuak  Mauxitxa txarangak lagunduta, eta kalejiraren hasiera. Ibilbidea: Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Kalbeton, Plaza Barria, Errebal plazia.
  • 21:00  Errabalen azken koko-dantza eta kantuak.

Koko-dantzetan parte hartzeko entseguak

Edonork parte hartu dezake koko-dantzen kaleko kalejira eta dantzetan.

Dantzen entseguak eta koko-jantzien banaketa:

  • Otsailak 6, astelehena, 19:30 Errebal plazan.
  • Otsailak 9, osteguna, 19:30 Errebal plazan.