Koko-dantzak eta koko-eskea

Kezka dantza taldea, Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin

  • 8:30, Merkatu plazan lehen agerrialdia.
  • 9:00-16:00, Arrate eta Gorosta bailaretan zehar koko-dantzan eta koko-eskean.
  • 19:00-21:00, Koko-dantzak Eibarko erdiguneko kaleetan, Anbulategiko parketik abiatu eta Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga eta Fermin Calbetón kaleetan. San Andres eliza atarian bukaera emango diote koko-marruen kalejirari.

 

*Nahi duten guztientzat ensaio irekiak.  Koko-dantzetako iluntzeko kalejiran parte hartzera animatzen diren guztientzat ensaio irekiak egingo dira larunbat horretako aste barruan Portalea Kultur etxeko dantza-gelan (3. solairuan). Bertan koko-dantza ikasi eta koko-jantziari buruzko laguntza eskainiko dugu.

Informazio gehiago kezka@dantzan.com helbidera idatzita ala 943530440 zenbakira deituta.

 

Zer
Noiz 2020/02/15
08:30 - 21:00
Non *
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal