Koko-dantzak

KEZKA DANTZA TALDEA

Kezka dantza taldeko Koko-dantzariek eta Kokomarruek aratusteak ospatuko dituzte, karnabalaren eromena, inbersioa eta festa baserrietara eta kalera zabalduz. Goizean lehen emanaldia merkatu plazan diren baserritarrei eskaini ondoren Mandiola eta Gorostako baserrietara zabalduko dira koko-eskea eta koko-dantzak. Arratsaldean, 19:00etan Eibarko kaleetan alaitzen ibiliko dira koko-marruak.

Bai baserrietan, bai kalean, Eibarren karnabaletan kantatzen zen Koko-moko eske-kopla zaharra kantatuko da:

Koko-moko,

zaria bete moko.

Gibel, gibel,

afarittarako.

Dirua baneuka,

patrikarako.

 

Ordutegia: 8:30 Merkatu plazan.

                    9:00-15:00 Mandiola eta Gorostako baserrietan.

                    19:00-21:00 Eibarko kaleetan.

Argazkia: Felipe Loiola.

Zer
Noiz 2022/02/19
08:30 - 21:00
Non *
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal