- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/koaderno-zuria
- Koaderno zuria
- 2016-12-14T20:30:00+01:00
- 2016-12-14T22:00:00+01:00
Koaderno zuria
COLISEO Antzokia
Hika
Konfliktoa & Emozioa... Ausartak edota koldarrak. Borrokaren bidea hartzen dutenak edota obedientziarena. Bizitzarekiko bi muturreko jarrera. Bi ahizpa, aurrez aurre.
Poetika... Familiaren pisua, bakardadea, itxurak gordetzea, erlijoaren indarra, maitasun nahia, askatasun egarria, abortua, genero askatasuna, literatura. Ezinbestekoa gai unibertsal hauei hitza ematea, era poetikoan: minaren poetika ederrean. Modu polita ikuslea harrapatzeko eta, batez ere, ikuslea hausnarketara gonbidatzeko.
Umorea... Ikuspuntu aldaketa bat nahikoa izan liteke egoera tragiko bat barregarri bihurtzeko. Tragikomedia da hori. Koaderno Zuriak izango du tarteka tragikomediaren antza. Pertsonaien barne mundua hausten dagoen bitartean bizi duten egoera ikuslearentzat barregarria suertatuko da: mozkorraldiaren eszenak emango du soberan horretarako, adibidez.
Bestalde, bigarren mailako bi pertsonaien bizipenak ere kontatzen dira antzezlanean. Biak Arrateren pazienteak dira. Batek erretiroa hartu duen senarraren sindromea dauka, besteak gaixotasun arraro bat: min fisikorik sentitzeko gai ez da. Hari nagusian tartekatuz, bi pertsonai hauek historiari freskotasuna eta arnasa erantsiko diote. Nagore Aranburu aktorea arduratuko da bi pertsonai hauei bizia ematen. Ezaguna da bere erraztasuna komedian murgiltzeko.
Zuzendaritza: A. Intxaurraga
Antzezleak: Itziar Ituño, Nagore Aranburu, Miren Gojenola,
Sarrera: 8 €