Kim Lenz

 Kim Lenz Los Angeleseko konpositore, abeslari eta gitarra-jotzaileak ‘Slowly Speeding’ bere azken diskoa aurkeztuko du Eibarren, Jaguars bere taldearekin batera. Martxoaz geroztik geografia guztitik egiten
ari diren biraren kontzertuetako bat hartuko du Portaleko agertokiak.
Gaur egungo rockabillyaren pertsonaia ospetsuenetakoa izanik, Lenzek disko txalotuak sinatu ditu Hightone edo Riley Records bezalako  prestigiodun zigiluekin, eta oso kritika onak jaso ditu Estatu Batuetan eta Europan egindako biretan. Rolling Stone aldizkariaren iparamerikar edizioak esan duenez, “Elvis emakumea izan balitz, seguru asko bere ahotsa Kim Lenzerena bezalakoa izango litzatekeen.”
90. hamarkadatik rockabillyaren erregina denak, gaztarotik Los  Angelesen ondo ikasi zuen musika onari buruz. Bere ama rodeoetan ibiltzen zen, bere aita Wolfman Jack-en jarraitzaile sutsia zen, eta bera
Janis Martin, Wanda Jackson, Faron Young eta Johnny Hortonen abesti zaharren grabazioak entzuten koskortu zen.

 Sarrera: 10 € / 7 € COLISEOAREN LAGUNA   

Zer
Noiz 2019/10/13
19:30 - 21:00
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal