- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/kaskarot
- Kaskarot
- 2020-01-02T17:00:00+01:00
- 2020-01-02T18:30:00+01:00
Kaskarot
COLISEO ANTZOKIA
Atx Teatroa
Agure batek istorio bat kontatuko du. Aner dantza egitea debekatuta dagoen gizarte distopikoan bizi da. Anerri, aldiz, atsegin zaio dantza egitea, eta horrek arazoak sortuko dizkio. Kaskarot Anerren alter egoa da. Bere grazia eta gatzarekin, Anerri lagunduko dio egoerari buelta ematen eta haren adierazpen askatasuna ezarritako arauen aurretik jartzen. ATX Teatroa 2010ean sortu zen Bilbon Iñaki Ziarrustaren eskutik. Bere ikuskizunei dagokionez, euskal tradizioan eta antropologian ikertzea da konpainiaren ibilerako ardatz nagusienetakoa. Baina
ATX Teatroa antzerki konpainia bat baino gehiago da. Antzezten dituzten kale- eta barne-ikuskizunetatik aparte, beste zerbitzu batzuk eskaintzen dizkiete beste konpainiei: aholkularitza tekniko-artistikoa, profesional eta amateurrentzako ikastaro monografikoak eta eszenografia eta atrezzo tailerrak.
Antzezleak: Maryse Urruty, Nacho Montero, Jon Koldo Vázquez, Gartxot Unsain Letona.
Zuzendaritza: Florentino Badiola.
Sarrera: 5 €