Eibarko Udala
2024/06/26 19:00
-
2024/07/07 21:00
Arrate Kultur Elkartea   Erakusketa

Karteletrak

TOPALEKU - ARRATE KULTUR ELKARTEA

MARKOS GIMENO
Markos Gimenoren euskarazko palindromoetan oinarritutako kartelen erakusketa ikusgai egongo da ekainaren 26tik uztailaren 7ra Topalekuan. Adiskide asko eta dozenaka euskal artista elkartu dira Markosen palindromoak kartel formatuan ilustratzeko. Era berean, Esteban Montoriok diseinaturiko eta Joseba Sarrionandiak glosatutako bilduma jaso dute Markos Gimenoren 101 letrakartel liburuan.

Ekainaren 26tik uztailaren 7ra.

Ordutegia: astelehena-ostirala 19:00 - 21:00   ll    Asteburuan 12:00 - 14:00 / 19:00 - 21:00

Antolatzailea: ARRATE KULTUR ELKARTEA