Karrikan

BIGJON, MISE EN ABYME, KVALVIKA, KARBA DJ, EKINOCIO, NI NEU

Eibarko Musikari Gazteen Elkarteak ia 25 urte daramatza ekintza musiko-kulturalak sustatzen eta Eibarko musika taldeak promozionatzen Legarreko musika sorkuntza zentroko instalazioetatik; bertan jende asko mugitzen da egunero entseguetan eta maketak grabatzen. Udal esparru hori zerbitzua erabiltzen duten talde guztiak batzen dituen kolektiboak, Eibarko Musikari Gazteen Elkarteak (EMGE), kudeatzen du hasieratik. Musika estilo askotariko taldeak dira,

Eibarko musikariak eta baita inguruko herrietakoak ere badituztenak. KARRIKAN ekimenarekin talde guzti horien lana kaleratu eta ezagutzera eman nahi da, horretarako jai giroko jardunaldia eskainiz, herriko tabernariekin elkarlanean.

BIGJON, MISE EN ABYME, KVALVIKA, KARBA DJ, EKINOCIO, NI NEU izango dira taldeak; eta parte hartuko duten tabernak, Zubi-Gain, Amesti, Areto, Paulaner, Beleko eta Ez Dok.

Guztira 6 kontzertu eskainiko dira tabernetan edo euren inguruetan, herriko hainbat zonaldetan.

 

 

Zer
Noiz 2019/09/28
12:30 - 23:00
Non *
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal