- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/julian-maeso-band
- Julian Maeso Band
- 2017-12-15T19:30:00+01:00
- 2017-12-15T21:00:00+01:00
Julian Maeso Band
PORTALEA
ROCKAREN AMORRATU BATEN SEN BASATIA
Orojole eta konpositore, bere talentua berresten du hots berriak ekarriz Somewhere Somehow hiruga-rren albumarekin.
The Sunday Drivers bezalako rock eta musika beltzeko bandekin zaildua estatuko oholtzetan barrena, hots eta abesti sortzaile aipatua dugu Julian Maeso. Ezagutza zuzena eta sakona du rockean batzen diren genero desberdinez, eta horretatik dator tresnalaria konpositore bihurtzea, 2012an Dreams are gone argitaratu zuenean, bakarkako debuta: kantari, konpositore eta jotzaile agertu zitzaigun era zaharrean grabatutako kalitate handiko disko batekin, garapen luzeko abestiak zekartzana. Hartantxe nabari ziren bere karreraren oinarriak, The Band, Cream, alt country, blues-rock, soul, Bob Dylan, Van Morrison, Stills, Nahs & Youngen oihartzunekin.
Sormena, arnasa eta askatasuna dira bere lehen diskoan bildutako abestien ezaugarriak, eta nola ez, Maeso guztizko musikari gisa: ahotsa, Hammond organoa, gitarra elektrikoak eta akustikoak, baxua, jazpana, Mellotron, Wurlitzer, pianoa, ukelelea, ahosoinua, melodika...
Sarrera: 10 € - 7 € COLISEOAREN LAGUNA