- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/juan-sebastian-jazz
- Juan Sebastián Jazz
- 2015-11-06T20:30:00+01:00
- 2015-11-06T22:00:00+01:00
2015/11/06 20:30-22:00
Juan Sebastián Jazz
COLISEO Antzokia
IÑAKI SALVADOR & ALEXIS DELGADO
7 €
Alexis Delgado (1977, Madril) eta Iñaki Salvador-ek (1962, Donostia) euren pianoak aurrez aurre ipintzen dituzte elkarrekin hartu-eman bidaia bati hasiera emateko. Musika klasiko eta jazzean espezializaturik elkar antzematen dira, lehenik eta behin, etiketarik gabeko musikaren zale porrokatuak direlako eta batez ere, pianoaren teklatuarekin egin daitekeen musika oro maite dutelako. Oraingo honetan, honako esperientzia eta esperimentu hau estreinatzen dute: bakoitzaren pasioa elkarrizketan ipintzea, Bach eta jazza. Elkarrenganako errespetu eta miresmenean oinarriturik, eta ekitaldi ondradu eta aberasgarri bat egin nahian, piano aurrean eseriko dira bakoitzaren lengoaia partikular eta pertsonalaren premisa tekniko eta estetikoetatik abiaturik musikaren hizkuntzan mintzatzeko. Zeregin itzel honetaz haratago, Bach eta jazza bat egitea, euren eskuak saio umil eta hurbileko bat bizitzeko gurutzatuko dira, Alexis eta Iñaki soilik, euren buruaz eta latitude eta denboraz hain urrunak diren baina esentzian baturik dauden musiken bidez barne-barneko elkarrizketa bat bizitzeko.
www.vaivenproducciones.com/juan-sebastian-jazz