Eibarko Udala
2024/12/16 19:00-20:00

Juan Sánchez Vallejo: "Soledad y soledades" liburuaren aurkezpena

Portalea. Areto Nagusia

Juan Sánchez Vallejok bere azken liburua aurkezten du

Idazleari buruz 

Juan Sánchez Vallejo mediku psikiatra da (emeritua). Bere esperientzia profesional luzeak beste arlo bat garatzera eraman du, eta horretan buru-belarri dihardu, idazlearen alderdia, hain zuzen ere.

Eduki sozio-sanitarioko liburu ugari argitaratu ditu (saiakera generokoak). Liburu horien artean, honako hauek ditugu gogoan: "“La vejez”, “¡¡Vivir!!: (fenomenología emocional del cáncer)”, “El estigma del enfermo mental”, “¡Jubilación!: ¿nueva vida?”, eta " Soledad y soledades " izenburua duen liburu hau.

Liburu horiek guztiek, zalantzarik gabe, gaur egungo herritarrei eragiten dieten gaietan pentsaraztea dute helburu.

 

Liburuaren sinopsia 

Juan Sánchez Vallejoren liburu berri honek, izenburutik ondoriozta daitekeenez, bakardadearen inguruan hausnarketa egitera bultzatzen gaitu; gai delikatu eta sotil bezain ezezagun. 

Egileak dioenez, gaur egungo gizarteak ez du aurkitzen gaia jorratzeko eta egoera eta zirkunstantzia horiek, ezinbestean egoera izugarri kaltegarrira daramatenak, bai pertsonen mundu intimo edo afektiborako, bai komunikaziorako edo gizarte-harremanetarako, interpretatzeko formularik. Baina okerrena da bakardadea ondoez psikosozial bat baino zerbait gehiago dela; eta hortik dator liburu hau.

Liburu honen bidez, autoreak sakonki aztertzen ditu ezustean etortzen den bakardade ez desiratua eragiten duten gaitzak eta gaixotasunak.

Ez dira gutxi bakardadeak "sortzen" dituen gaitzak, baina guztiak dira sendagarriak, baldin eta kaltetutako pertsonek laguntza eta tratamendu medikoa jasotzeko borondatea adierazten badute.