José Agustín Gurrutxaga

 

"Badira 35 urte baino gehiago argazki munduak zaletu ninduela, eta autodidakta naiz. Denbora luzean nire argazkiak, ia guztiak, mendia, natura eta kirolarekin lotzen ziren, baina denboraren poderioz eta mendian sasoi baten ibiltzen nintzen moduan gaur egun ezin jardun izanak bideratu naute une honetan nire lehentasunetan bira bat eman eta gai libreak gorengo espazioa hartzera nire argazki-lanetan, beste gai guztiak alboratu gabe.

Nire argazkietako portzentaia oso altuetan gai klasikoen alde egiten dut, eta argazkilaritza moderno edo garaikideak ez dit ilusio berezirik pizten; horrek ez du esan nahi, hala ere, errefusatzen dudanik, baina uste dut argazkilaritza modu oso pertsonalean ikusten dudala. Argazki bat ikusten dudanean nigan sor ditzakeen sentsazioak erabilitako teknikaren aurretik daude beti, nahiz eta azken hori ezin bikainagoa izan daitekeen".

 

asteartea – igandea  18:30-20:30  

Zer
Noiz 2021/05/07 18:30
2021/05/30 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal