Jon Maiarekin solasean: "Riomundo"

Gaztelerazko irakurketa klubeko maiatzeko saioan "Riomundo" nobela azertuko dute. Saio horretan Jon Maia idazlea egongo da eta horregatik, saioa irekia izango da nahi duenarentzat. Peru Magdalenak gidatuko du saioa.

Jon Maia Soria Urretxun jaio zen 1972. urtean eta gaur egun Zumaian bizi den bertsolari, musikari eta idazlea dugu. Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian hirutan iritsi da finalera: 1997, 2001 eta 2005ean. Hedabideen munduan oso ezaguna da; izan ere, komunikabide desberdinetan artikulu anitz idatzi baititu. Honez gain, musika talde ugarirentzako hitzak idatzi izan ditu eta Karidadeko Benta musika taldearen sortzaile, letragile eta abeslaria da.

Nobelaren sinopsia

Riomundo da bere lehen liburua eta bere familiaren istorioan oinarritzen da, frankismo garaiko bizi baldintzengatik Euskal Herrira etortzen den familia batean, alegia.

Bertold Brechtek dio bere gogoaren aurka, bortxaz, egoerak behartuta herria, familia, etxea utzi eta kanpora joan beharra duen hori, ez dela emigrantea, desterratua baizik. Ikuspuntu horrek eraman du egilea, zenbait galderaren erantzun bila. Bizitzaren emariak milaka eta milaka pertsona, familia, hara eta hona mugitzen ditu. Eta beti dago arrazoi bat atzean, beti dago istorio bat, ibai bat, bizitza horiek hara eramaten dituena: gerra, maitasuna, beldurra, esperantza... Euskal Herrira ere iritsi ziren desterratuz betetako trenak. Lur ezezagun hontara, bizibide hobearen bila zetozen milaka eta milaka emigrante familia haiek. Horietako baten istorioa da honakoa. Maletaz eta istorioz zamatuta trenetik jaitsi eta Vascongadas izeneko lur arrotz eta amiltsuan bizitzen jarri zen familia baten abentura. Egun, munduko edozein bazterretan gertatzen ari den bezalaxe, Euskal Herriaren historian berebiziko garrantzia izan duen fenomeno batean girotutako nobela da hau. Han hasi eta hemen jarraitu, lurraldeak zeharkatu eta belaunaldien zubipetatik iragan; inoiz bukatzen ez den istorioa.

Saioaren aurretik idazlearekiko interesa pizteko asmotan, hemen uzten dugu apiril honetan Garan publikatutako artikulu bat: A favor del futuro, a favor de Errenteria.

Zer
Noiz 2019/05/14
19:00 - 20:00
Non Portalea. Kulturako 3 batzartokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal