- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/jon-braun-1
- Jon Braun
- 2019-05-14T15:00:00+02:00
- 2019-05-14T15:50:00+02:00
Jon Braun
HEZKUNTZA ESPARRUA
ANITA MARAVILLAS
Jon Braun beti ilusioz aurrera egiten duen indio txiki bat da. Jon Braunek munduko Jon Braun txiki guztiak hurbildu nahi dizkigu aretoko eserleketara.
Indio ttipien herrian natura, zoriona eta poza dira nagusi, baina, bat-batean, zoritxarra beraien herrira heldu da. Ezustean, Jon Braun txikia bakar-bakarrik geratu zaigu, baina han, urrunean, bere arreba nagusiak ez du inoiz ahaztu eta ez du bera topatzeko saiakeran inoiz etsi.
Jon Braun zoritxarren aurrean maitasunak ematen digun ausardiaz mintzo zaigu
Anita Maravillas konpainia, titereen hizkuntza ikerketa, estetika zaindua eta umorea uztartuz, familia osoaren gozogarri bihurtzen da. Oraingo honetan Jon Braun, Imanol Urbietaren abestiko indio ezaguna, aukeratu du, neba-arreben arteko loturaz hitz egiteko, abenturaz eta maitasunez beteriko western batean.
Konpainiak: Anita Maravillas & Portal 71
Zuzendaria: Iván Alonso
Antzezleak: Valentina Raposo, Miren Larrea
Musika: Fran Lasuen
Eszenografia: ATX Teatroa
Argiztapena: Ion Chávez
Iraupena: 50 minutu