JOBS

 

Cía Clownic

Tricicle taldearen bigarren konpainia da 16 urteko ibilbidea duen Clownic delakoa. Urte guzti hauetan leial interpretatu ditu mundu osotik zehar Tricicleren espektakulu ezberdinak: Manicomic, Slastic, …xit, Tricicle 20, Sit, Garrick eta egun 100% Tricicle. Duela hiru urte Clownic-ek bere sormen eta produkzio propioko ikuskizun bat egitea erabaki zuen, Ticket, Tricleren kolaborazioarekin. Espainian eta nazioartean lortutako arrakasta kontuan hartuta, bigarren ikuskizun bat eratzea erabaki du Clownic konpainiak: JOBS. Lanaren inguruan aritzen da espektakulu berri hau. Dokumental faltsu bat bailitzan trataua, JOBS-ek lan munduaren gorabeherei errepaso bat ematen die; ohiko lanpostuetatik berezienetara, lan baten bilaketa edo hau nola galdu daitekeen aditzera emanez, erretiroraino. Egun horrenbeste arduratzen gaituen gai honen ikuspuntu komikoa eskaintzen du JOBS-ek. Sketch segida bat osatzen duen gag piloak osatzen dute ikuskizuna, betiko moduan, “10 segundotik behin” barre bat eragin nahi dutenak. Espektakulu propioen sorkuntzan murgilduta dagoen Clownic konpainiaren etapa berriaren bigarren produkzioa da JOBS, Tricicle eredu hartuta eratutako estiloan. Tricicleren kide den Carles Sansek eta Clownic konpainiaren kide ohi den Enric Asesek gidatzen dute proiektua, hala nola Tricicleren laguntza ere izan dute ikuskizun berri honetarako. Gainontzeko talde tekniko eta artistikoa Ticket lehen espektakuluan beraiekin lan egin zuen berbera da, entseguetarako gunea berriz Toni Albak eskaini die.

Zuzendaria: Gagman

Antzezleak: Xevi Casals, Gerard Doménech, Edu Méndez

www.tricicle.com

 

 Sarrera: 15 €

 

 

 

 

 

Zer
Noiz 2015/12/04
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal