Jawbone

Jawbone Paddy Milner, Marcus Bonfanti, Rex Horan eta Evan Jenkins-ek osatzen dute. Lau musikariz Londresen osatutako taldea da eta euren debuta izan den albuma aurkezten dute. Hegoaldeko “Little Feat” eta The Rolling Stones-en Londreseko blues klasikoaren artean  kokatutako estiloari jarraituz, bi kontinenteen arteko soinuen nahaste  berezi eta bakarra sortzen dute, guztiz eurena dena.

Ahots eta konposizio funtzio garrantzitsuenak bi buruzagiak elkarlanean daramatela, jatorrizko abestiak eta bertsioak interpretatzen dituzte, tartean Blues, R & B eta New Orleans-ekoak. Bandako kideak Tom Jones, Van Morrison, Robben Ford, Ginger Baker, Dave Gilmore, Jack Bruce, Ronnie Wood, Ten Years After… tankerako maila handiko artistekin egin dute lan.

 

Paddy Milner: pianoa, akordeoia, ahotsa

Marcus Bonfanti: gitarra, ahotsa

Rex Horan: baxua, ahotsa

Evan Jenkins: bateria, ahotsa

 
Sarrera: 10 € -  7 € COLISEOAREN LAGUNA

 

 

 

 

Zer
Noiz 2018/11/11
19:30 - 21:00
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal