Eibarko Udala
2021/05/07 19:00
-
2021/05/30 21:00
Argazkilaritza maiatzean   Erakusketa   Argazkilaritza

Javier P. Fernández Ferreras

TOPALEKU

 

Argentinako Lanus-en jaioa, urtebetekin bere gurasoekin emigratu zuen Euskadi eta hemen bizi da ordutik. Argazkilaritzari lotzen dion grinak bost kontinenteetatik bidaiatzera eraman du. Eibarko Klub Deportiboko  argazkilaritza Taldeko kidea da, eta baita Argazkilaritzaren Espainiako Konfederazioarena (C.E.F.) eta Argazki-Artearen Nazioarteko Federazioarena (F.I.A.P.) ere. Autodidakta argazkilaritzan, hainbat aipamen jaso ditu, 2012ko Argazkilaritzako Sari Nazionala tarteko, Zaragozan Argazkilaritzaren Espainiako Konfederazioak egindako Kongresuan emanda. 700 saritik gora jaso izan ditu hainbat Argazki Lehiaketetan, estatu mailan zein nazioartean.

 

astelehena - igandea 19:00-21:00